Bisita gidatuak

OINARRIAK

ZAWPen lan-arloetako bat Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko historia kontserbatzea eta balioa azpimarratzea da. Ingurua, gaur egungo Erriberaren egoera, ondarea eta iragan industriala eta egungo eraldaketa prozesua ezagutzera ematea da helburua.

ZAWP proiektuarekin hasi ginenetik elkarteak kudeatzen dituen espazioetatik eta baita auzotik zehar ere bisita gidatuak egiten ditugu. Bi formatutako bisitak egiten ditugu:

  • Eskaerapean, zerbitzua kontratatzen duen pertsonen interesetara moldatuz
  • Publikoorokorrarentzako bisitaldi gidatuak, aldizka antolatuta, parte-hartzaileen deialdiarekin.

Esperientziak erakutsi digu erabiltzaileek historiaren hurbilketa, gaur eguneko egoeraren azalpena, auzoaren etorkizuna, bertako espazioak ezagutzea,…asko eskertzen dutela, izan ere, horietako asko leku ezezagun bat izateagatik ez dira haien kabuz ezagutzera ausartu.

KOKAPENA

Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre.

HARTZAILEAK / ONURADUNAK

Bisita gidatuen erabiltzaileak hurrengo taldeetan sailkatu ditzakegu:

  • Unibertsitate eta institutuetako ikasleak
  • Kultura esparruko profesionalak
  • Arkitektura eta hirigintza arloko profesionalak
  • Hiritarrak
  • Turistak

HELBURU NAGUSIAK 

Bisita hauekin, Bilboko gune postindustrial honen inguruko interesa piztu nahi dugu, partehartzaileak lurraldearekin lotuz eta auzoko errealitatea ezagutzera emanez, auzo hau hiriaren barruan kokatuz, bai iraganean izan zuen garrantzi industrial eta ekonomikogatik baina baita gaur egun hiria jasaten ari den eraldaketa prozesu honetan sorkuntza eta berrikuntzaren erreferentzia delako.

HELBURU ZEHATZAK

Auzoa biziberritzen, bertako memoria kontserbatzen eta sormena bultzatzen lan egiten duen proiektu bezala, alde batetik, gure egoera eta egiten dugun lana ezagutzera ematea eta beste ade batetik auzoko errealitatea erakustea interesatzen zaigu. Bisita hauek ZAWPek eskaintzen dituen jarduera, ekintza eta aukera desberdinak ezagutzera emateko oso tresna baliagarriak direla ahaztu gabe. Azken honekin, proiektua gizartiatzen da, hiriaren inguruko kondaira asko gezurtatzen dira eta jendea auzora hurbiltzera animatzen da.

Hiru ardatz nagusi dituzte bisita hauek: auzoaren iragan industriala, HACERIA ARTEAK eta auzoko beste agente batzuei esker auzoak dituen eskaintza kulturalak, eta azkenkik, auzoak jasango duen eraldaketaren berri ematea.

 

BISITA MOTAK:

  • BISITA HISTORIKOA PENTINTSULATIK*+ZAWPeko ESPAZIOETATIK BISITA
  • ESKARIPEKO ZAWPeko BISITAK
  • ZAWPeko ESPAZIOETATIK BISITAK EKITALDIEN BARRUAN

*Penintsulako bisitaldia izan daiteke:

  • OINEZ: Frank Ghery zubitik ZAWPeraino – 2h.
  • OINEZ: Frank Ghery zubitik penintsularen bukaeraraino – 3h.
  • AUTOBUSEZ: Penintsula guztia. Irteera bezeroak eskatzen duen tokian. 1h 30min.
  • BIZIKLETAZ: Penintsula guztia. 4h (Irteera eta bukaera Bilbo erdialdean) 2h (Irteera eta bukaera ZAWPen)

Bisitaldien edukiei zerbitzu edo esperientzia desberdinak gehitzeko aukera dago:

  • MARRAZKETA TAILERRA: BIDAIA KOADERNOA (1h- materiala barne eta koadernoa etxera eraman dezakezu)
  • UKEDADA: Ukelab (1h- Ukelelerik ez baduzu, bat utziko dizugu)
  • ZURE POLTSA APAINTZEKO TAILERRA (1h- materiala barne eta poltsa etxera eraman dezakezu)
  • SINTETIZADORE MODULARRAREN TAILERRA: (1h- Erakusketa eta elkar-eragitea)
  • KATERIN EKOLOGIKOAREN DASTAKETA: Sustraiak (gutxienez 20 pertsona)
  • GOSARIA: SUSTRAIAK (zukua eta salda) BILBO DULCE (Gozoa) ZAWP (kafea edo infusioa) (Gutxienez 20 pertsona)
  • JAZZ LAUKOTEAREN KONTZERTUA
  • AFARI FLAMENKOA 50 PERTSONATIK GORAKO TALDEENTZAKO
  • FAST LAB – BERTAKO AGENTEEKIN ELKARLANA: Gutxienez 3 hilabeteko iragarpenarekin. Ekitaldiaren helburua kulturarekin, hirigintzarekin, prozesu parte-hartzaileekin… lotuta dauden gaien inguruko mahai-inguruak egitea da.

 

eu

Cabecera en euskera

Texto en euskera
Please complete the required fields.
Please select your image(s) to upload.